eskari

iz. 1. Eskaera. Zer eskatzen dugu eskarian? 2. EKON. Kontsumitzailea diru-kopuru jakin baten truke eskuratzeko prest dagoen ondasun- edo zerbitzu-kantitatea; kontsumitzaileek, oro har, ondasunak edo produktuak eskuratzeko duten joeraren neurria. eskari agregatu. EKON. Epe jakin batez, merkatuan erosten diren zerbitzu- eta ondasun-multzoa. || oxigeno-eskari biologiko (OEB). (ing.ez Biochemical Oxygen Demand, BOD). EKOL. Uraren kalitatea adierazteko parametroa, urak dituen materia organikoak biologikoki degradatzeko beharko litzatekeen oxigeno-kantitatea adierazten duena. || oxigeno-eskari kimiko (OEK). EKOL. Uraren poluzio organikoa adierazteko parametroa, urak dituen kontaminatzaile organikoak kimikoki degradatzeko beharko litzatekeen oxigeno-kantitatea adierazten duena.



Atzera