esne

iz. 1. Ugaztun emeen ugatz-guruinek umea elikatzeko jariatzen duten likido zuri edo horixka, gantz, proteina, laktosa, bitamina eta gatz mineral ugari dituena. 2. Zenbait landareren zauriei darien esne-antzeko likidoa, latexa. 3. Zenbait hazi sakatuz ateratzen den esne-antzeko likidoa. 4. Larruazala zaintzeko erabiltzen den emultsioa. esne gaingabe(tu). Esnegaina kendu zaiona. || esne kondentsatu. Azukre ugari gehitu zaion esne kontzentratua. || esne kontzentratu. Uraren % 65 inguru kendu zaiona. || esne pasteurizatu. Pasteurizazio bidez esterilizatutakoa. || esne uperizatu. Uperizazio bidez esterilizatutakoa. || esne-hauts. Ura erabat eta gantzaren parte bat kenduz lortzen den hautsa.



Atzera