gantz

iz. 1. Nagusiki koipez edo olio-substantziaz betetako zelulez eratuta dagoen animali ehunen zatia; ehun adiposoko zelulen gehiengoa eratzen duen koipe- edo olio-substantzia. Neguan, gantzarekin egositako babak. Lan pixka bat egiten, gantzak urtzeko. 2. Zenbait animaliaren gantzarekin egiten den eta etxean edo industrian erabiltzen den gaia. Frijitzeko gantza.gantz-azido. KIM. Hidrokarburo-katea batez eta karboxilo talde terminal batez osatutako konposatu organikoa. Glizerolarekin eta beste zenbait alkoholekin esterifikatzen dira eta gantzak, olioak, argizariak eta beste hainbat lipido osatzen dituzte.



Atzera