lipido

iz. BIOKIM. Bizidunetan agertzen den konposatu organikoa, uretan disolbaezina eta disolbatzaile organikoetan disolbagarria dena. Mota askotakoak dira eta funtzio ugari dituzte organismoetan (energia metatu, egitura zelularrak osatu, etab.). Lipido sinpleak gantz-azidoek alkoholekin eratutako esterrak dira (olioak, glizeridoak, argizariak, etab.) eta bestelakoak direnean konplexuak edo lipoideak direla esaten da (fosfolipidoak, esteroideak, etab.).



Atzera