espiritu

iz. 1. Gorputz edo materiarik ez duen izakia. Jainkoa espiritu hutsa da, giza arima bezala. 2. Arima. Jaunari bere espiritua eman zion. 3. Lege, obra, doktrina edo kolektibitate baten funtsezko ideia, oinarria. Marxismoaren espiritua. Legearen espiritua. 4. Antzina, distilazioz lortutako zenbait likidori emandako izena, bereziki zenbait medikamentu hegazkorri eta % 70eko alkohola zuen edari alkoholikoari. 5. HIZKL. Grekoz, zenbait hitzen hasierako letren gainean ipintzen den zeinu diakritikoa. espiritu gaizto. Deabrua. || Espiritu Santu. (mug.) ERL. Kristau-erlijioan, Hirutasunaren hirugarren pertsona.



Atzera