estilo

iz. 1. Idazle, artista, eskola, etab.ek adierazpen-baliabideak erabiltzeko era jakina edo berezia. Monteverdiren estiloa. 2. Sistema tekniko eta estetiko baten koalitateen multzoa, artista, eskola, garai jakin bateko lanei dagokiena eta estetika-era baten barnean sailkatzeko bidea ematen duena. Musika-estiloak. Estilo gotikoa. 3. Jarduera (bereziki kirol-jarduera) bat burutzeko erabiltzen den era edo teknika zehatza. Igeriketako crawl estiloa. 4. BOT. Pistiloaren goialdeko zati mehea, estigma bat edo gehiagotan bukatuta egoten dena. estilo libreko proba. KIR. Igeriketan, igerilariak estiloa aukera dezakeen proba. || estilo-erreten. BOT. Estiloaren erditik barrena eratzen den forma luzeko barrunbea, haren baitatik polen-hodia pasa dadin.



Atzera