ezagutza

iz. 1. Ezagutzeko ekintza eta horren ondorioa. Ezagutza osoz, ezagutza gabe egindako bekatua. 2. Aitortzea, onartzea. Norberaren hutsen ezagutza. 3. Ongiegilearenganako esker ona agertzea. Zureganako ezagutzaz bihotza betea. ezagutzaren adierazpide. INFORM. Adimen artifizialaren alorretako bat, giza ezagutza, ideia eta pentsamenduaren egiturak aztertu eta programazio-lengoaia baten bidez adieraztea helburu duena. || ezagutzaren teoria. FIL. Pentsamendua eta kanpoko munduaren arteko harremanak azaltzea helburu duena. (Norbaiten edo norbaitekin) EZAGUTZAK EGIN. Norbait ezagutu.



Atzera