fluxu

iz. 1. Fluidoen higidura edo jarioa. 2. EKON. Agente ekonomikoen arteko elkartrukatze guztien batura. 3. FIS. Partikula- edo erradiazio-sorta baten mugimendu edo hedapena; energi transferentzia jarraia. 4. MED. Barrunbe, organo edo gorputz-zati batetik kanpora isurtzen den likido ugaria. argi-fluxu. FIS. Argi-sorta batek segundo batean garraiatzen duen argi-kantitatea neurtzeko magnitudea. Lumenetan neurtzen da. || fluxu magnetiko. FIS. Eremu magnetikoarekin elkarzut den gainazaletik igarotzen diren indar-lerroen kopurua. Weber-etan neurtzen da. || fluxu-diagrama. INFORM. Algoritmo edo prozesuen bidea azaltzeko erabiltzen den irudikapen grafikoa.



Atzera