transferentzia

iz. 1. Transferitzeko ekintza eta horren ondorioa. Energi transferentzia. 2. FIN. Banku edo aurrezki-kutxako kontu batetik beste batera fondoak lekualdatzean datzan eragiketa. 3. PSIKOL. Psikoanalisian subjektuak terapeutarekiko edo egoera analitikoarekiko agertzen dituen aldeko edo kontrako sentimenduen multzoa. Terapeutak horien bidez subjektuak umetan bizitako esperientzia emozional latzak detekta ditzake eta analizatua denari aukera ematen dio haiek momentura ekarri eta kontziente bihurtuz bazter uzteko.



Atzera