gehiago

zenbtz. zehaztgb. Asko eta anitz zenbatzaile zehaztugabeek, desberdintasunezko erkaketetan, -ago erkaketa-atzizkia lotzen zaienean hartzen duten forma (kasu-atzizkiak mugagabean hartzen ditu). Denbora gehiago behar du. Han eta leku gehiagotan. Ez zuen gehiagoren beharrik. EZIN GEHIAGOAN. Ezin gehiago. Plaza ezin gehiagoan jendez betea. || GEHIAGO EGIN. Gainditu. Agertzen diren eragozpenei gehiago egin. || GEHIAGO IZAN. Hobea, maila altuagokoa izan. Aizkoran bere anaia baino gehiago da. || GEHIAGORIK. Gehiago. Ez ote du gehiagorik merezi? || GEHIAGOTAN. Aldi gehiagotan. Askotan asmatu du, baina gehiagotan huts egin.



Atzera