gehien

1. zenbtz. zehaztgb. Zerbaiten kopuru edo kantitate handiena (asko eta anitz zenbatzaile zehaztugabeek -en erkaketa-atzizkia lotzen zaienean hartzen duten forma da; kasu-atzizkiak mugatu pluralean hartzen ditu; kasu-atzizkirik gabe edo -a mugatzaileaz ere erabiltzen da). Herririk gehienetan. Lagun gehienak laborantzatik bizi ziren. Berak egin du lan gehiena. 2. adb. Dagokion aditzak adierazten duenaren mailarik handienean. Gehien maite dudana. 3. izond. (batez ere Z) Nagusia, nagusiena; garrantzi, maila edo adinagatik lehena. Joana Albretekoa Nafarroako erregina, Biarnoko andre gehien denari. Etxeko gehiena. GEHIENEAN. 1. Gehienetan. 2. Gehienez ere. || GEHIENETAN. Aldi gehienetan. Oinez ibiltzen zen gehienetan. || GEHIENEZ (ERE), GEHIENAZ (ERE). Zerbaiten kantitate edo kopurua goitik mugatzeko erabiltzen den esapidea; asko jota, goitik jota. Ez dira asko, ehunen bat gehienez ere. || GEHIENIK. Gehien. Gehienik harritu nauena. || GUTXIZ GEHIENA. (Ipar.) Ia guztia. Gutxiz gehienek ezagutzen dute.



Atzera