gordin

izond. 1. Janariez mintzatuz, egosi edo erre ez dena. Haragi gordina. 2. Fruituez, zaldarrez, etab.ez mintzatuz, heldu gabea. Udare gordina. Ospel gordina. 3. Materialez mintzatuz, landu gabea. Artile gordina. Petrolio gordina. 4. Pertsonez mintzatuz, sasoi onekoa, zahartzaroaren seinalerik ez duena. 5. Edergarririk edo leungarririk gabea, gogorra, zakarra. Neguko gau gordinetan. 6. Ontzat hartzen ez diren gai edo esapideak dituena. Hizkera gordin samarra darabil. 7. Zerbaiten pisuaz mintzatuz, estalkiak edo gehigarriak kendu gabekoa (pisu garbiari kontrajarria). 8. EKON. Zerga edo kenkariak kendu gabekoa (garbiari kontrajarria). Soldata gordina. odol gordin. Gatzatu gabea.



Atzera