hanka

iz. 1. Gizakian, beheko gorputz-adarretako bakoitza. 2. Animaliek gorputzari eusteko edo ibiltzeko dituzten gorputz-adarretako bakoitza; ornodunetan, bereziki atzeko gorputz-adarretako bakoitza. 3. Altzari edo bestelako objektuak zoruan oinarritzen diren pieza bakoitza. Aulkiaren hankak. 4. Animalietan, bereziki zaldietan, atzeko gainaldea. Zaldiaren hanketan doa. 5. Aldaka, mokorra. Bi eskuak bi hanketara emanik. 6. MIKOL. Hainbat perretxikotan, txapelari eusten dion egitura, eskuarki zilindriko eta zutikakoa. ibil-hanka. Ibiltzeko balio duen animali hanka. HANKA! Alde! Hanka hemendik! || HANKA-HUTSIK. Ik. hankutsik. || HANKA SARTU. Zerbait oker edo desegoki egin. || HANKA EGIN. Ihes egin, aldegin. || HANKAZ GORA. Azpikoz gora, buruz behera, alderantziz.



Atzera