hau

erak. 1. Hitz egiten ari denaren inguruko pertsonei eta gauzei ezartzen zaien erakuslea (izenordain gisa ere erabil daiteke). Neska honekin. Liburu hau. Hauek ere joango dira. 2. Aipatu berri den pertsona edo gauza adierazteko partikula. Iaz eskaini zioten etxea ez da orain eskaini diotena: hura Orion zegoen eta hau Zumaian. 3. Lehen pertsonaren indargarri gisa erabiltzeko partikula. Nik, lotsagabe honek, egin dut. 4. Harridurazko esaldien hasieran jartzen den partikula (bai-ren aurretik ere erabilia). Hau duk beroa! Hau bai atsegina! 5. Kontaketan ondoren datorrena aipatu edo iragartzeko partikula. Aitona Zimurrok hau esan ohi zidan: HAU DA. Aurrean esan dena argiagotzeko erabiltzen den esapidea. Irakaskuntza estatuaren eskuetan, hau da, Madrilgoen eskuetan gelditu zitzaigun gehienbat.



Atzera