heriotza

iz. 1. Biziaren erabateko eta betirako etena; giza bizitzaren bukaera, berezkoa nahiz eragina. Heriotza naturala. Istripu(z)ko heriotza. 2. (askotan maiusk.) Heriotzaren pertsonifikazioa. Eta Heriotzak keinu bat egin zion morroiari. 3. (hed.) Suntsipena, desagerpena. Nazio baten heriotza. Denda txikien heriotza. 4. ERL. Erlijio katolikoan, arima eta gorputzaren arteko banaketa, lau gerorengoetako bat. heriotza-tasa. Denbora-tarte jakin batean komunitate batean hiltzen direnen kopuru proportzionala. Normalean, hildakoen kopurua populazio osoarekin konparatzen da. Milakotan ematen da. || heriotza-zigor. ZUZ. Edozein ordenamendu juridikotako zigor handiena, zigortuari bizia kentzean datzana. || itxurazko heriotza. MED. Funtsezko bizi-funtzioak (arnasa, bihotza) tarte batez etetea, pertsonari hildakoaren itxura ematen diona.



Atzera