historia

iz. 1. Gizadiaren (edo gizarte, giza talde nahiz banako baten) iraganaldiko gertaeren segida; direlako gertaeren kontakizuna. Herri baten historia. 2. Gizadiaren iraganaldiko gertaerak aztertzen dituen jakintza, haien interpretazio eta azalpena egitea eta gizarte-garapenaren eta -bilakaeraren arrazoiak eta legeak aurkitzea helburu duena. 3. Giza jarduera baten historian zeharreko azterketa. Musikaren historia. histori pintura. PINT. Historiatik edo mitologiatik jasotako irudiak erabiltzen dituen pintura. || historia kliniko. MED. Pertsona batek izandako gaixotasun eta tratamenduak azaltzen dituen txostena.



Atzera