hiztegi

iz. 1. Ordena jakin baten (gehienetan alfabetikoaren) arabera sailkaturiko hitz-multzoa, ondoan bere definizioa edota beste hizkuntza batean duen ordaina azaltzen dena. 2. Jakintza-arlo bateko lexiko edo terminologia biltzen eta azaltzen duen lana. Biologi Hiztegia. 3. Ik. lexiko. hiztegi aktibo. Ahoz eta idatziz hizkuntzaz baliatzean pertsona batek erabil dezakeen hitz-multzoa. || hiztegi entziklopediko. Hitzaren definizioa ez ezik, hitz horrek adierazten duenari buruz oinarrizko informazioa (historikoa, zientifikoa, etab.) dakarrena, eta izen bereziak (leku-, pertsona-, etab.etako izenak) ere sarrera direna. || hiztegi pasibo. Entzunez edo irakurriz gero pertsona batek ulertzen duen hitz-multzoa.



Atzera