ingurune

iz. 1. Ingurua, bereziki zerbait mugatzen duten puntu guztien multzoa. Hiriaren ingurune guztian. 2. Izaki, gertaera, fenomeno, etab. dagoen, gertatzen edo bizi den giroa, bere inguruko kanpo-baldintza guztien multzoa. Eleberriaren gizarte-ingurunea. 3. BIOL. Organismoen garapen eta bizitzan eragina duten kanpo-baldintza guztien multzoa. 4. FIS. eta KIM. Fenomeno bat gertatzen den substantzia fluido edo solidoa. Ingurune azidoa. 5. INFORM. Prozedura edo aplikazio informatiko bat diseinatzeko garaian aurreikusten diren sistema eragilea, hardwarea eta informazio-egituren multzoa. barne-ingurune. Organismoak bere baitan daukan ingurune urtsua, ehunak blaitzen dituena eta mantenugaien nahiz hondakinen elkartrukea ahalbideratzen duena. || ingurune-inpaktu. EKOL. Ingurunearen aldaketa edo perturbazioek (bereziki giza jardueraren ondorioz gertatutakoek) bertan edo honen osagarrietako batean (parametro fisiko eta kimikoetan, populazioan, etab.etan) duten eragina. -EN INGURUNEA. Zenbaki batek mugatzen duen izen-sintagma bati dagokiola, kopuru hori gutxi gorabeherakoa dela adierazteko egitura. Hamar urteren ingurunea.



Atzera