inon

adb. 1. Ezein tokitan (ezezko testuinguruetan). Ni haren bila eta hura inon ez. Hoberik ez da inon. 2. Tokiren batean, nonbait (ezezkoak ez diren testuinguruetan). Inon ikusi izan dut horrelakorik. Inon den gizon zuzen eta zintzoena zen. INON DIRENAK. Egundokoak, berebizikoak. Emakumeen aurka inon direnak esaten. || INON GUTXITAN. Toki gutxitan, ia inon ez. Bi gauza, inon gutxitan idoro daitezkeenak. || INONDIK AHAL IZAN. Nolabait ahal izan. || INONDIK (ERE). 1. Inola ere (ezezko testuinguruetan). Ez dut uste, inondik ere, Astarloa Larramendiren jarraitzaile izan zenik. 2. Dudarik gabe (ezezko ez diren testuinguruetan). Inondik ere gizon hau Jainkoaren semea zen. || INONDIK INORA. 1. Inola ere (ezezko testuinguruetan). Ez zion inondik inora bakean uzten. 2. Nolabait. Inondik inora ahal badut, egingo dut.



Atzera