inola

adb. 1. Ez modu batera, ez bestera (ezezko testuinguruetan, bakarrik nahiz ondoan ereduela, eta zenbaitetan ezetzaren indargarri gisa). Inola ere ezin konpon daitekeen arazoa. Ez zuen inola ere nahi bere semeak behartsu izatea. 2. Nolabait (ezezkoak ez diren testuinguruetan). Inola ateratzekotan, askoren laguntzaz aterako da egunkaria. • INOLA ERE EZ. Erabateko ezetza adierazteko erabiltzen den esapidea. Badaiteke agian gizona adardun izatea, zorigaiztoak jo badu, baina inola ere ez adarmotz. || INOLAZ. Ez modu batera, ez bestera (ezezko testuinguerutan eta zenbaitetan ezetzaren indargarri gisa). Ezin begiak kendu inolaz harengandik. Ez dut uste oker nagoenik eta ez nuke inolaz ere oker egon nahi. || INOLAZ (ERE). Dena dela. Noizbait esan izan da ikusten ez diren "adarrak" atzerritik sartu zaizkigula; badaiteke; inolaz ere horiek dira euskararen kondairan lehenbiziko aldiz agertzen direnak.



Atzera