iraultza

iz. 1. Estatu edo herri bateko egitura politiko, ekonomiko edota ideologikoen errotiko aldaketa, talde batek agintarien aurka joz, berauek egotziz eta boterea bereganatuz egin ohi dena. 2. Zientzia, arte, etab.etan ikuspegi berri batek aurrekoarekiko etena sortzea; erabateko aldaketa sakona. Kopernikoren iraultza. 3. Iraulketa, azpikoz goratzea. Belar-iraultza. • industri iraultza. 1. XVIII. m.az geroztik, kapitalismo, teknika, ekoizpen, garraiabide zein komunikabideen garapenaren bitartez, gizarte modernoaren eraldaketan zerikusia izan duten fenomeno ekonomiko eta sozialen multzoa. 2. Industria britainiarraren bilakaeraren fase historikoa, XVIII. m.aren azken herenetik XIX. m.aren lehen erdialdera bitartean gertatu zena; makinismoak pixkanaka-pixkanaka eskulangintza-sistema ordezkatu zuen. || iraultza burges. Produkzio-molde feudala gainditu eta produkzio-molde kapitalista ezarri zuten prozesu historikoen multzoa. XVIII. m.aren amaieran eta XIX. m.aren lehen erdian Europan gertatutako iraultza bikoitza (Iraultza Frantsesa eta Ingalaterrako industri iraultza) izendatzeko erabiltzen da. || Ik. Europako 1848ko iraultzak, Errusiako iraultzak, Espainiako iraultzak, Frantziako iraultzak, Ingalaterrako iraultzak, Iraultza Frantsesa, Kultur iraultza.



Atzera