itxura

1. iz. Zerbaitek edo norbaitek begien aurrean aurkezten edo agertzen duen era edo modua; zerbaitetik edo norbaitengandik ikusten dena. 2. iz. Zerbaitek edo norbaitek ezagutarazten duen bere osotasunaren alderdia, kanpoaldea. 3. iz. Irudia, imajina. Amabirjinaren zurezko itxura. 4. iz. Funtsa, ganora. Horrek dioenak ez du itxura handirik. 5. iz. Kuxidadea, modu egokia. Gauzak amaitu gabe uztea ez da itxura. 6. adb. Dirudienez, ematen duenez. Ez zaio jende artean ibiltzea gustatzen, itxura. ITXURA DENEZ. Dirudienez, antza denez. Gaur, itxura denez, dena ez da zilegi. || ITXURA HARTU. Ulertu, zerbaiti bere mamia igarri. Adiera honi ez diot itxurarik hartzen. || ITXURA(K) EGIN. Benetan ez denaren erara agertu edo gezurrezko jokaera hartu, berez halakoa izan gabe. || ITXURARIK GABE. 1. Neurriz gora; ikaragarri. Orain ere euria itxurarik gabe ari du. 2. Bereziki norbaiti buruz, funtsik, ganorarik gabe; bere onetik irtenda.



Atzera