kalamu

iz. 1. BOT. Kanabazeoen familiako landare belarkara eta urterokoa, zuntzezko zurtoin zutikorra, hosto palmatuak, lukutan dauden lore arrak eta glomerulu eseritan dauden lore emeak dituena. Fruituak txikiak eta esferikoak dira eta hauen haziak, hegaztiak bazkatzeko eta olioa erauzteko erabiltzen dira. Zenbait barietatetatik marihuana eta haxixa ateratzen da (Cannabis sativa). 2. Kalamuaren zurtoinetik ateratzen den zuntza, oihal sendoak eta sokak egiteko erabiltzen dena. 3. BOT. Zurtoin belarkara, zilindriko, kofadun eta adabegirik gabekoa. 4. ZOOL. Luma-ardatzaren oinaldeko adarkizko zati kofadun zeharrargitsua. ehungintzarako kalamu. Zuntza aprobetxatzeko kultibatzen den kalamu-barietatea. || hazitarako kalamu. Hazia aprobetxatzeko kultibatzen den kalamu-barietatea. || zuntzetarako kalamu. Ehungintzarako kalamua.



Atzera