korda

iz. 1. (Ipar.) Soka. 2. Baratxuri, tipula, etab.ez mintzatuz, bata bestearen ondotik loturik osatzen duten multzoa. Baratxuri-korda handi bana hartuz. 3. ANAT. Soka-itxura duten hainbat organo edo zatiri ematen zaien izena. 4. KIR. Atletismo edo ziklismoko pistetan, barneko muga. 5. MAT. Kurba baten bi puntu lotzen dituen segmentua. 6. ZOOL. Notokorda (bizkar-korda ere esaten zaio). ahots-korda. Ik. ahots. || dantza-korda. Ik. dantza. || tinpano-korda. ANAT. Tinpanoa inerbatzen duen nerbio-multzoa.



Atzera