lehor

1. izond. Urik, hezetasunik edo zukurik ez duena, bustita ez dagoena. Mexiko Berriko lurralde zabal lehorrak. Mahats eta piku lehorrak. 2. izond. Pertsonei dagokienez, goxotasunik, xerarik gabea. Azalez bakarrik baitzen Orixe lehorra, hotza eta zekena. 3. iz. Aterpea. Eskaleak galdatzen du gau honetako lehorra. 4. iz. Itsasoak estaltzen ez duen Lurraren zatia, lurra (itsasoari kontrajarria). Lehorrera heltzen den ontzia. Lehorreko dortoka. klima lehor. METEOROL. Bi ezaugarri nagusi dituen klima-mota: urteko lurrinketa potentziala urteko prezipitazioa baino handiagoa izatea (ur-eskasia); eta landaredia murritza izatea.



Atzera