lore

iz. 1. Landare angiospermoetan, ugal-organo sexualak daramatzan egitura, sarritan kolore bizikoa eta usainduna izaten dena. 2. (hed.) Zerbaiten alde edo zati onena, ederrena. Adinaren lorean. Edertasunaren lorea joan zaio. BOT. disko-lore. Konposatuen kapituluan, erdiko diskoa osatzen duten hodi-formako loreetako bakoitza. || lore bikoitz. Bere espeziean normala den baino petalo-kopuru handiagoa duena. || lore-bildukin. Periantoa. || lore-diagrama. Lore-bertiziloen kokapenaren adierazpen grafikoa. Lore-bertiziloen zeharkako ebaketen proiekzioz irudikatzen da lore-atalen posizioen ordena eta plano berean dauden ala ez. || lore-elkarte. Infloreszentzia. || lore-hazkuntza. Loreak dituzten landareak, eta hedaduraz apaintzeko landareak, haztea helburu duen jarduera eta teknika-multzoa. || lore-hosto. Antofiloa.



Atzera