mapa

iz. Edozein aldagaik lurrazalean edo honen zati batean duen banaketa irudikatzen duen adierazpide grafikoa. Aldagai horiek mota askotakoak izaten dira, bereziki geografikoak, geologikoak eta geopolitikoak. Aldez aurretik erabakitako eskala bati jarraituz eta eskuarki gainazal lau batean egiten da. • mapa fisiko. Ezaugarri geografikoak eta beren izenak, lurrazalaren altitudea eta itsasoaren sakonera irudikatzen dituena. || mapa historiko. Garai historiko bateko banaketa politikoak eta herri-mugimendu, inbasio edo gerra-ekintzak bezalako gertaerak irudikatzen dituena. || mapa mundi. Lurrazala bi hemisferiotan banatuta irudikatzen duen mapa. || mapa politiko. Estatuak eta bestelako banaketa administratiboak, beren mugak eta izenak irudikatzen dituena. || zeruko mapa. ASTRON. Planisferioa.



Atzera