material

1. izond. Materiazkoa; materiari dagokiona. 2. izond. Izatearen alderdi fisikoari dagokiona, espirituzkoa ez dena. Ondasun materialak. 3. iz. Objektuen osagai den gai-motetako bakoitza, erabilpen praktikoa duen aldetik begiratuta bereziki (adib., zura, burdina, plastikoa, ehuna, etab. materialak dira). 4. iz. Jarduera baterako behar den gai, tresneria edo baliabideen multzoa. material genetiko. Organismoetan herentziaren informazioa duen egitura-multzoa, ADN edo ARNz osatuta dagoena. || materialen erresistentzia. FIS. eta TEKNOL. Kanpo-indarrek material edo egitura batean eragindako tentsio eta deformazioen azterketaz arduratzen den mekanikaren atala.



Atzera