metodo

iz. 1. Emaitza edo helburu jakin batera heltzeko prozedura-, urrats- edo teknika-multzoa. 2. Zerbait ikasi edo zerbaitetan trebatzeko irizpide batzuen arabera antolaturiko plana; delako plana gauzatzen duen ikas-materiala. PEDAG. metodo aktibo. Ikasleari, honen motibazioari, benetako komunikazio-egoeratara ahalik eta gehien hurbiltzen diren ariketei, parte hartzeari, etab.i garrantzi berezia ematen diona. || metodo analitiko. Osagaiak aurkitu eta manipulatzeari, hauek osatzen duten multzoa bere osotasunean lantzeari baino, garrantzia ematen diona. || metodo audiolingual. Hizkuntz irakaskuntzakoa, EEBBetan 1950.eko hamarkadan sortutakoa. Hizkuntz ikaskuntzaren ikuspegi konduktistan oinarritua da, eta mintzamena eta entzumena lantzeari lehentasuna ematen dio. || metodo global. Multzo egituratuak osagaitan zatitu baino lehen, haiek ulertzean eta maneiatzean datzana. || metodo tradizional. Hizkuntz irakaskuntzan, oro har alderdi gramatikal eta lexikoei garrantzi handiena ematen dieten eta itzulpenerako ariketez baliatzen diren hainbat metodori ematen zaien izena || metodo zuzen. Hizkuntz irakaskuntzakoa, haurraren hizkuntz ikaskuntzako prozesu "naturala" jarraitu nahi duena.



Atzera