mintz

iz. 1. BIOL. Zelulak, hauen organelak, organoak eta beste hainbat egitura biologiko, estali, lotu nahiz bereizten dituen ehun edo egitura mehea. 2. FIS. Bi fluidoen arteko gainazal porosoa, elkarren artean trukeak egitea, hau da, osmosiz, dialisiz, iragazpenez, etab.ez substantziak kontzentratu nahiz kanporatzea, ahalbidetzen duena. 3. ELEKTR. Mikrofonoek eta bozgorailu elektroakustikoek duten xafla bibrakorra, hurrenez hurren soinu-uhinak korronte elektriko bihurtzeko eta alderantzizko funtzioa duena. mintz erdiragazkor. FIS. Solutua ez, baina disolbatzailea pasatzen uzten duena. || mintz iragazkor. FIS. Disolbatzailea zein solutua pasatzen uzten dituena. || mintz nuklear. Zelulako nukleoa biltzen duen mintz bikoitza. || mintz plasmatiko. Mintz zelularra. || mintz seroso. Ik. seroso. || mintz tinpaniko. Kanpo-belarria eta erdikoa bereizten dituena, soinu-uhinen bibrazioak jaso eta hezurtxoetara transmititzen dituena. || mintz zelular. Zelularen kanpoaldea biltzen duen mintz erdiragazkorra. || muki-mintz. Ik. muki.



Atzera