mundu

iz. 1. Diren gauza guztien multzoa; unibertsoa. Munduaren azkena hurbil ez badago. 2. Lurra, gizakia bizi den planeta. Munduan barrena ibiltzeko. 3. Errealitatean izaki- edo kontzeptu-mota baten inguruan bereiz daitezkeen zati erreal edo irudizkoetako bakoitza. Ideien mundua. Erleen mundua. Itsaspeko mundua. Euskal eta erdal munduak. 4. Lurrean bizi diren gizakien multzoa; gizakia bera. Munduak azkenaldi honetan daraman lasterra. Mundu guztiak dakienez. 5. Gizakia bizi den tokia, heriotza-ondoko bizilekuari kontrajarria (hau erakusleaz edo oraingo izenlagunaz erabiltzen da). Mundu honetako bizimodua. 6. Erlijioaren ikuspegitik, gizarteko bizitza, atseginen eta handikerien lekutzat hartua. Mundutik urrun bizi. beste mundu. 1. Zenbait kultura eta erlijiotan, hil ondoko bizitzaren egoitza. Beste mundutik baletor bezala. 2. (batez ere pl.) Lurra ez den gainerako planeta, astro edo unibertso-eskualdeetako bakoitza. Jendeztaturik daudekeen beste munduak. || mundu-ikuskera. Gizakiak munduarekiko bizi duen jarrera osoa. MUNDURA JAIO. Ik. jaio. || MUNDUTIK JOAN. Hil.



Atzera