noiz

1. gald. (adb.) Zein unetan, zein denboratan. Noiz gertatu zen hori? Lana noiz bukatuko zain. 2. Orduanekin batera, erlatibozko perpausak osatzeko partikula. Noiz heltzen den, orduan afalduko dugu. NOIZ... NOIZ... Hor ari zaizkigu noiz alboka, noiz txirula, noiz adarra joz. || NOIZ BAINO NOIZ. Dagokion aditza geroaldian dagoela, adierazten dena edozein unetan gerta daitekeela aditzera emateko esapidea. Aita hau beldurraz zebilen noiz baino noiz azpian hartu eta lehertuko ote zuen bere seme horrek. || NOIZ EDO BEHIN. Inoiz edo behin. Nafarroa Beherea aipatzen da noiz edo behin zenbait lekutan, behar bezain maiz ez bada ere. || NOIZ EDO BERRIZ. Noiz edo behin. Lasto gogorra, eta noiz edo berriz esku bete arto-ale. || NOIZ EDO NOIZ. Noizbait, inoiz. Zin egin zuen noiz edo noiz mendekatuko zela. || NOIZEAN BEHIN. Batzuetan, gutxitan, bataren eta bestearen artean tarte handia gertatzen dela. Ez dut uste ixuri, ixildu, itxusi eta abar idazteak, noizean behin bederen, kalterik ekar dezakeenik. || NOIZEAN BEHINKA. Noizean behin. Baina pozoi horretara jarriak gaude eta pozoi horretatik har-alditxo bat noizean behinka hartu gabe ezin gaitezke bizi. || NOIZEAN NOIZ. Noizean behin. || NOIZETIK NOIZERA. Noizean behin. || NOIZIK BEHIN. Noizean behin. Noizik behin sentitzen duzun samurtasun ezti hori. || NOIZIK BEHINEAN. Noizean behin. || NOIZIK BEHINKA. Noizean behin. || NOIZIK NOIZERA. Noizean behin. Irriz batzuetan eta garrazki noizetik noizera.



Atzera