nor

1. gald. (izord.) Zein pertsona. Nor etorri da? Nor harritzen ez da hitz horiek entzunda? 2. Bakoitza (bere edo kidekoren bat ondotik duela). Sekula ez mintza nor bere buruaz. 3. Huraren saileko erakusle batekin, erlatibozko perpausak osatzeko partikula. Nor iristen den lehena, hari saria. NOR BAINO NOR... -AGO. Adjektibo edo adberbio bidez adierazten dena azaltzen diren izen-sintagmei maila handian eta neurri berean dagokiela adierazteko egitura. Nor baino nor alferragoak. Arana Goiri eta Azkue ez ziren talde berekoak euskarari buruz, baina bat etorri ziren, nor baino nor amorratuago, Larramendiren kontra. || NOR EDO NOR. Norbait. Nor edo nor hiltzen zenean.



Atzera