oihan

iz. 1. Basoa, zuhaitzez edota zuhaixkaz jantziriko lur-eremua; bereziki, handia eta basatia dena. Amazonas ibaia inguratzen duten oihanak. 2. (GN) Mendia. Oihan-kaskoa. oihan tropikal heze. Urte osoan konstante mantentzen diren tenperatura epelak eta hezetasun handia dituzten eskualde tropikaletan hazten den oihan betiberdea. || oihan tropikal lehor. Urtaro hezeak eta lehorrak tartekatzen diren eskualde tropikaletan hazten den oihana, sasoi lehorrean hostoak galtzen dituzten zuhaitzez osatua.



Atzera