oinarri

iz. 1. Gauza edo eraikuntza bati eusten dion azpiko pieza, gehienetan trinkoa. Lasaiago bizi gaitezke uholdeek eta haize-erauntsiek ere inarrosten ez duten etxean, oinarriak berak koloka dauzkanean baino. 2. Ideia, argudio, sistema, etab.en euskarria. Biltzarraren erabakiak oinarritzat hartuz. 3. FIL. Funtsa. 4. MAT. Zenbaki-sistema batean zenbakiak adierazteko erabiltzen den ikur-kopurua (adib., sistema hamartarrean hamar erabiltzen dira, 0-tik 9-ra bitartekoak; sistema bitarrean berriz, 0 eta 1 besterik ez). 5. MAT. Irudi geometrikoetan altuera neurtzeko erreferentziatzat hartzen den aldea. 6. MAT. Logaritmo-sistema batean logaritmo izeneko berretzailearen berrekizuna (y = logax baldin ay = x, non a oinarria den). 7. MAT. Bektore-espazio bat definitzen duten eta elkarrekiko linealki independente diren bektoreen multzoa. oinarri likidagarri. ZUZ. Oinarri zergagarriari ezarritako legezko kenkarien ondorioz ateratzen den kopurua (zergaren tasa honi aplikatzen zaio). || oinarri zergagarri. ZUZ. Zerga-obligazioa neurtu eta zehazteko erabiltzen den diru-kopurua.



Atzera