pantaila

iz. 1. Argi-izpiak, haizea, beroa, erradiazioa, etab. pasatzen ez uzteko jarritako oztopoa. Argiaren kasuan, normalean argi-iturri baten inguruan jarritako tamaina desberdineko xaflez osatuta dago, zeintzuk argia norabide batean zuzentzen baitute. 2. Zerbait ezkutatzen duen objektua edo pertsona. 3. Hodi katodikoetan, irudia proiektatzen den gainazala. Telebista-pantaila. 4. Filmak, diapositibak, etab. bertan proiektatzeko erabiltzen den gainazal zuria. kristal likidozko pantaila. INFORM. Argirik igortzen ez duen pantaila-mota. Bi elektrodo gardenen tartean kokatutako likido anisotropoa daukan gelaxka batek osatzen du pantailaren puntu bakoitza.



Atzera