paper

iz. 1. Landare-zuntzezko orea hedatuz eta lehortuz egiten den materiala, orri oso meheen itxura ematen zaiona eta idazteko, inprimatzeko, biltzeko, etab. erabiltzen dena. 2. Material honen orri edo puska, hutsa, idatzia edo inprimatua. 3. Metalezko orri edo xafla oso mehea. Aluminio-papera. 4. Antzerki-, zine- edo telebista-lanetan aktore bakoitzak egiten duen rola. Nork lortu du film honetako paper nagusia? 5. (pl.) Dokumentazioa. Mugan paperak eskatu zizkiguten. cello paper. Ik. 2 zelo. || kalko-paper. Kalkatzeko erabiltzen den paper fina, alde batean substantzia edo pigmentu berezi bateko geruza duena. || landare-paper. Paper gardena eta ohizkoa baino zurrunagoa, marrazteko erabiltzen dena. || liz paper. Ik. lizpaper. || paper jarrai. INFORM. Inprimagailuak elikatzeko erabiltzen den paper etengabea. || paper latz. Lizpapera. || paper pintatu. Etxe barruko hormak apaintzeko paper tratatua, kolaz itsatsiz jartzen dena. || paper sentikor. Argazkiak egiteko erabiltzen den paper berezia, argiarekiko sentikorrak diren produktu kimikoz gainestalita dagoena. || paper termiko. Telekopietan erabiltzen den paper-mota, alde batean beroaren eraginez (90 eta 110 C bitarteko tenperaturan) beltz edo urdin bilakatzen den erreaktiboa duena; fax-papera. || pijama paper. INFORM. Paper jarrai marraduna. -(EN) PAPERA(K) EGIN. Itxura(k) egin. Ergel-papera egiteaz aspertuta dago. Zintzoaren paperak eginez dabil.



Atzera