parke

iz. 1. Aisirako eta jolaserako izendatutako esparrua eta bertako instalazio-multzoa. Haurrak parkean dabiltza jolasean. 2. Bere balio naturalak edo interes zientifikoak direla eta, kontserbaziorako izendatu den lur-saila. Urkiolako parke naturala. Parke nazionala. 3. Enpresa edo erakunde bateko edo zerbitzu publiko bat betetzeko makina, ibilgailu, aparatu, material, etab.en multzoa. Suhiltzaile-parkea. 4. Haur oso txikiak babesean egon daitezen erabiltzen den plataforma tolesgarri eta barandaz inguratua. jolas-parke. Dibertitzeko eta atsegin hartzeko jolasak, ikuskizunak, etab. dauden instalazio-multzoa, normalean hiriaren mugen barnean egoten dena. Artxandan zegoen Bilboko jolas-parkea. || parke zoologiko. Animaliak, sarritan exotikoak, hazi eta erakusten diren tokia.



Atzera