periodo

iz. 1. FIS. Fenomeno zikliko edo errepikakorretan, ziklo osoa gertatzeko behar den denbora. 2. GEOL. Sailkapen geokronologikoaren hierarkiako hirugarren maila, era baino beheragokoa eta epokatan banatua (baliokide kronoestratigrafikoa sistema da). 3. KIM. Taula periodikoan, bi gas geldo jarrairen arteko elementuen multzoa. 4. MAT. Zenbaki arrazionaletan, mugarik gabe errepikatzen diren hamartarren multzoa (adib., 1/3 zenbaki arrazionala 0,333333... zenbaki hamartarraz adierazten da, eta bertan 3 zenbakia da periodoa). erdidesintegrazio-periodo edo periodo erradioaktibo. FIS. Elementu erradioaktibozko lagin batean, jatorrizko atomo erradioaktiboen erdiak desintegratzeko behar den denbora (T<->1/2<->).



Atzera