ziklo
iz. 1. Beti ordena berean errepikatzen diren gertakarien segida. Azkena gertatutakoan, atzera lehenengoa etortzen da. 2. Gai, pertsona edo erakunde baten inguruan egiten diren hitzaldi edo kultur ekintzen multzoa. Hitzaldi-zikloa. 3. EKOL. Elementu edo konposatu batek naturan izaki bizidun batengandik beste batengana edota ingurune biosferikora pasatuz egiten dituen urratsen multzoa, betiere hasierako egoerara itzultzen dela. 4. FIS. Transformazio termodinamikoa, sistemak egoera termodinamiko batzuetatik pasatuz hasierako egoerara itzultzean datzana. Hess-en zikloa. 5. HEZK. Irakaskuntza-planetako eta ikasketetako aldietako bakoitza. Unibertsitate-ikasketetan hiru ziklo daude: diplomatura, lizentziatura eta doktoretza. 6. KIM. Atomo-katea itxia. • eguzki-ziklo. ASTRON. Eguzki-orbanen bi minimoren arteko aldia, 11 urtekoa. || ziklo ekonomiko. EKON. Jarduera ekonomikoaren aldaketa periodiko eta erregularra. Lau fase bereizten dira: hedaldia, krisialdia, atzeraldia eta susperraldia. || ziklo geologiko. GEOL. Lurrazalari eta mantuaren goiko aldeari eragiten dieten fenomenoen segida, barne-zikloaz (metamorfismoa, magmatismoa eta orogenesia) eta kanpo-zikloaz (erliebearen denudazioa, sedimentazioa eta diagenesia) osatua. || ziklo hidrologiko. GEOL. Urak iragaten dituen fase desberdinen segida (lurretik edo itsasotik lurrintzea, hodei-eran kondentsatzea, lurrera jaustea eta lurzoruan edo itsasoan biltzea). || ziklo menstrual. BIOL. Emakumearen obulazioarekin zerikusia duten fenomenoen multzoa, eskuarki 28 eguneko iraupena duena. Umetokia obulu ernaldua jasotzeko prestatzen hasten da, bere pareta odol-basoak ugaritzearen ondorioz loditzen hasiz. Ernalketarik egon ezean odoljarioa gertatzen da (hilekoa edo menstruazioa). || ziklo orogeniko. GEOL. Mendikateen eraketan eta suntsipenean esku hartzen duten prozesu mailakatuen multzoa, batez beste 200 milioi urte inguru irauten duena. Europako orogenian, hiru ziklo bereizten dira: kaledoniarra, hertziniarra eta alpetarra. || ziklo segundoko. FIS. Hertza.
Atzera