primario

1. izond. Ordena edo garrantzian nagusia edo lehena dena. 2. izond. ZOOL. Lehenengoa ordenan, kokagunean edo denboran. 3. iz. eta izond. ELEKTR. Transformadore edo indukzio-makinetan, sareak zuzenean elikatutako harilkatua. 4. iz. GEOL. Paleozoikoa. 5. izond. KIM. Kimika organikoan, bi hidrogeno-atomori lotutako karbono edo nitrogeno-atomo asea; delako atomo-mota ezaugarri duen alkohol, amina edo amida. 6. izond. PSIKOL. Ez-baldintzatua, ez-ikasia denaz esaten da; zuzenean beharrizan organiko bati (elikadura, sexua, etab.i) loturik dagoen motibazioa; estimuluei erantzun azkar, laburrak eta azalekoak ematea ezaugarri duen karaktere-mota. aro primario. GEOL. Paleozoikoa. || kolore primario. Ik. kolore. || korronte primario. ELEKTR. Transformadorearen primariotik iragaten dena.



Atzera