sasoi

iz. 1. Denbora, garaia. Sasoi batean ez zen horrelakorik gertatzen. 2. Osasuntsu eta indartsu dagoen pertsonaren egoera. Horrek dauka sasoia! 3. Zerbaitetarako garai egokia, bereziki nekazaritzan jardueraren bat burutzeko garaia. Ereiteko sasoia. Uzta biltzeko sasoia. 4. Adina; bizitzako zatietako bakoitza. Honezkero badu hark ezkontzeko sasoia! 5. Urtaroa. SASOIZ. Garaiz. Oraindik sasoiz heldu zen etxera.



Atzera