sekuoia

iz. BOT. Taxodiazeoen familiako eta Sequoia eta Sequoiadendron generoetako zuhaitz hosto iraunkorren izen arrunta. Helikoidalki kokatutako azikulak dituzte eta estrobiloak zurezkoak dira. Ipar Amerikan landatzen dira. • sekuoia erraldoi. Egungo zuhaitzik handiena da (100 m-ko altuera eta 8 m-ko diametroa izan ditzake) eta 3.000 urte baino gehiago bizi daiteke (Sequoiadendron giganteum). || sekuoia luze. Antzeko tamaina du eta oso kalitate oneko zura ematen du (Sequoia senpervirens).



Atzera