erraldoi

1. iz. Izugarri hazi den pertsona. Altzoko erraldoia. Goliat erraldoia. 2. iz. Mitologiako izakia, guztiz handia eta indartsua. 3. iz. Herri-jaietan ateratzen diren kartoizko erraldoi-irudietako bakoitza. Arratsaldeko bostetan, buruhandi eta erraldoiak. 4. izond. Bere motakoak baino askoz ere handiagoa dena. Idi erraldoi biren aldamenean. 5. iz. eta izond. ASTRON. Tamaina eta argitasun handiko izarra. • erraldoi gorri. ASTRON. Izar-eboluzioko azken aldian dagoen izarra, Eguzkia baino 10-100 aldiz handiagoa.
MIT. Erraldoia mitologia askotan bakarka nahiz taldeka agertzen den izakia da. Batzuetan munstro-itxura dute eta begi bakarrekoak (ziklopeak), buru bat baino gehiagokoak, suge antzeko oinak dituztenak, etab. izaten dira. Mitologia grekoan, Uranorengandik sorturiko izakiak dira, jainkoen aurretikoak; gerora Zeus eta Olinpoko jainkoen kontrako borroka epikoan, horiek atera ziren garaile eta erraldoiak menperatuak izan ziren. Mitologia gehienetan izaki beldurgarriak dira, munduaz nagusitu nahi dutenak: Ipar Amerikako navajoen mitologian, esate baterako, erraldoiek haurrak jaten zituzten; hala ere, inoiz gizakien lagunak eta ongileak dira: Islandiako mitologian, adibidez, mendian bizi ziren eta bertako arriskuetatik ateratzen zituzten gizon-emakumeak eta eguraldi txarreko egunetan laguntza ematen zieten. Erraldoien artean bada bat mitologia ezberdinetan begi bekarrez irudikatu izan dena: Polifemo Grezian, Tartalo Euskal Herrian.




Atzera