tonu

iz. 1. Soinu baten altuera; doinu baten soinu-altuera erlatiboa. Tonu altu eta baxuak. Kantariak oso tonu altua hartu du eta ia ezinean dabil. 2. Kolore baten argi-intentsitatearekin lotutako ezaugarria, delako kolorea argi edo iluna izatea dakarrena. 3. MED. Zenbait muskuluk egoera normalean duten uzkurdura ez-oso eta iraunkorra, gorputzaren zenbait jarrera eta ariketa batzuetarako prest egotea ahalbidetzen duena. 4. MUS. Bidun maiorra osatzen duten bi notaren altueren arteko distantzia. 5. MUS. Tonalitatea, tonikaren eskala diatonikoaren soinuek eta graduen arteko erlazio hierarkikoek osatutako multzoa. Do tonuan jo. tonu osoko eskala. MUS. Ondoz ondoko graduen artean tonu osoko bitarteak dituen sei notako eskala.



Atzera