truke

iz. 1. Zerbait hartu eta horren ordez beste zerbait emateko ekintza eta ondorioa (postposizioa osa dezake, mugagabean edo -n kasu-atzizkiaz, dagokion izen-sintagmak -en edo daramala). Zer emango didazu honen truke? Urrearen trukean dolarrak erosi zituen. Diru truke. 2. Karta-jokoa, hiru karta banatuz eta enbidoak eginez jokatzen dena. Harri zabal-zabal baten gainean / ari ziren, ari ziren trukean. 3. EKON. Balio edo zerbitzu baten ordainetan beste balio edo zerbitzu bat ematea, dirurik erabili gabe. 4. EKON. Ik. ganbio. truke-ezkontza. Bi anaia bi ahizparekin ezkontzen diren ezkontza. || truke-ekonomia. Merkantzia edo zerbitzuak beste merkantzia edo zerbitzuekin, dirurik eman gabe, ordaintzen diren ekonomia. Lanaren banaketa txikia den gizarteen (bereziki gizarte primitiboen) ezaugarri da.



Atzera