txartel

iz. 1. Paper, plastiko edo kartoizko zati angeluzuzen txikia, erabilera edo funtzio jakina duena (adib., pertsona, enpresa, elkarte, etab.en izena, helbidea eta telefonoa idatzirik dituena; norbait elkarte bateko kidea dela ziurtatzen duena; zerbaiterako eskubidea aitortzen duena, etab.). Sartzeko bazkide-txartela eskatzen dute. Zinerako txartelak erosi ditut. Tren-txartela galdu zuen Jonek. 2. KIR. Hainbat kiroletan, arbitroak jokalari edo entrenatzaileei zenbait falta egiteagatik ezarritako zigorraren adierazgarri erakusten dien kolore desberdinetako paper-puska. Txartel gorria erakutsi zioten Pikabeari, aurrelaria trabatzeagatik. kreditu-txartel. Eramaileak banku edo aurrezki-kutxa baten kreditua duela adierazten duen txartel magnetikoa. || txartel magnetiko. Magnetiza daitekeen materialezko zerrenda duen plastikozko txartela, datuak delako zerrendan erregistraturik dituena eta bereziki banku-eragiketetarako erabiltzen dena.



Atzera