xake

iz. 1. Hamaseina pieza -erregea (E), erregina edo dama (D), bi alfil (A), bi zaldi (Z), bi gaztelu (G) eta zortzi peoi (P)- dituzten bi jokalariren artean hirurogeita lau laukiko taulan jokatzen den jokoa. Jokoaren helburua arerioaren erregeari eraso eta defendatzeko modurik ez duela menperatzea da. Jokalari batek pieza zuriak erabiltzen ditu eta besteak beltzak. 2. Erregea edo erregina arerioaren pieza batek mehatxaturik dagoen egoera. Mehatxua egiten duen piezaren jabe den jokalariak arerioa egoera horretaz ohartarazi egin behar du xake hitza erabiliz. xake mate. Xake-jokoan, jokalari batek bere erregea galdurik duen egoera, jokoari bukaera ematen diona. Hitz horiek erabilita adierazten da.



Atzera