zirkulu

iz. 1. MAT. Zirkunferentzia batek bere barne hartzen duen plano-zatia. Bere azalerak r2 balioa du (non r zirkunferentziaren erradioa den). 2. Zenbait elkartek hartzen duten izena. 3. ASTRON. Astroen koordenatuak definitzeko zeru-esferako irudizko lerroetako bakoitza. 4. GEOL. Angelu bertikalak neurtzeko erabiltzen diren tresna topografiko batzuen izena. 5. HIST. Erromatar-germaniar Inperio Sainduko banaketa administratibo eta judiziala. zirkulu polar. Ekuatorearekiko paralelo diren bi zirkuluetako bakoitza, polotik tropikoak ekuatoretik dauden distantzia berera dagoena. || zirkulu-segmentu. MAT. Korda batek zirkulu baten baitan mugatzen duen eremua. || zirkulu-sektore. MAT. Zirkulu bateko bi erradioren arteko gainazala.



Atzera