zopa

iz. 1. Uretan edo saldan ogia, barazkiak, arraina, fideoak, etab. egosiz egiten den janari urtsua. 2. (askotan pl.) Esnetan, kafesnetan, saldaren batean, etab.etan bustitako ogi-zati nahiko txikiak. 3. Errekarri zapalak uretara zeiharka botatzean harriak egiten duen jauzietako bakoitza. baratxuri-zopa. Lehenik baratxuria frijitu, gero ogi-zatiak erantsi eta ondoren guztia uretan ongi egosiz prestatzen den zopa. ZOPA EGIN. Mozkortu. Zopa eginda etorri zen.



Atzera